Joan den asteko borrokaldi gogorraren ostean, botoak zenbatu ditugu (eta balio ez zutenak ezabatu!) eta badakigu nor den txapelduna!!! Irabazlea da…. Julen de la Serna, Gasteizko Jesús Obrero Jesuitak ikastetxekoa.
Zorionak Julen!!! Jarriko gara zurekin harremanetan saria emateko!!
Zorionak baita ere gainerako lehiakide guztiei final hau hain zirraragarri egiteagatik eta LHko lehen bideo lehiaketa honetan parte hartzeagatik.
Eskerrik asko ikastetxeei ere, kanpainan parte hartuz eman diguten babesagatik.